XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

JESUSEN BIZITZE AGERIA

LEHEN URTHEA

8. - Bathaioa.

Egun hetan, Jesus Nazarethetik jin zen eta Joanesek bathaiatu zuen Jordaneko uretan.

Uretik atheratzera zoalarik, Zerua zabaldu zen eta Izpiritu Saindua haren gainerat jautsi uso baten idurian.

Eta zerutik hitz hauk aditu zituzten: Hau da nere Seme guziz maitea, haren baithan dut nik nere gozoa.

Orduan Jesusek hogoita hamar urthe zituzken eta denek uste zuten Josepen semea zela.

9. - Hiru tentamenduak.

Hortik Izpirituak morturat ereman zuen, debruak tenta zezan.

Berrogoi gau-egunez barur egonik, gosetu zen.

Tentatzailea hurbildu zitzaion, erranez: Jainkoaren Semea balinbazira, errozute harri hauieri ogi bilhaka diten.